2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 720. eta 721. lurzatietan (Irindegia). Behin betiko onespena
Agoizko Udalak, 2023ko ekainaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketarako proiektu bat, "lurzatiak eta erabilera xehatua alda daitezen Agoizko 2. poligonoko 720. eta 721. lurzatietan (Irindegia urbanizazioa, 109 eta 110)". Amaia Eransus Vidondok sustatu du, Rafael Aristu Alcelayk idatzi eta sinatutako proiektu teknikoaren arabera, eta hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3an, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 76. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Hogei eguneko epean izan ze jendaurrean, eta ez zen aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik. Beraz, Udalak behin betiko onetsi zuen, 2023ko irailaren 7ko osoko bilkuran, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Agoitzen, 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2316183