247. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, lerrokadurak aldatzeko V4.2 unitatean. Behin betiko onestea

Berriozarko Udalak, 2023ko abuztuaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko V4.2 unitatean, Berriozarko arau subsidiarioetan. Excavaciones Fermín Osés SLk sustatu du.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Berriozarren, 2023ko azaroaren 14an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2316182