247. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa, 4. poligonoko 67. lurzatian. Araudia

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 31ko 40E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Arguedasko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, hizpide duena 67. lurzatiaren hirigintzako sailkapena aldatzea (Arguedasko 4. poligonoan). Jesús Ángel Sanz Bailek eta beste batzuek sustatu dute.

Argitara ematen da hirigintzako araudia, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2023ko azaroaren 15ean.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2316262