247. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 204. lurzatian. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, Azaroaren 20ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen 1. poligonoko 204. lurzatiaren birsailkapena monetarizatzeko kudeaketaren hirigintzako hitzarmena, Agotzaina SLk sustatu duen Arbizuko Plan Orokorraren egiturazko aldaketaren ondorioz.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25. artikuluarekin eta hurrengoekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Arbizun, 2023ko azaroaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2316729