247. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURUZABAL

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, zerbitzu anitzetako enplegatua izateko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Azaroaren 7ko 0129/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 21ean), lan eskaintza publikoa onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu huts bat. Lanpostu hori sartzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Deialdiaren prozesua amaituta, eta bat etorriz kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamenarekin, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Luis Miguel Armendariz Lopez Muruzabalgo Udaleko funtzionario izendatzea, Muruzabalgo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko, plantilla organikoan 001 lanposturako onetsitako ordainsariekin.

Bigarrena.–Muruzabalgo Udaleko lanpostu huts horretaz jabetzeko eguna 2023ko abenduaren 1a izanen da.

Muruzabalen, 2023ko azaroaren 17an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2316421