247. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

20/2023 FORU LEGEA, azaroaren 23koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamenturako kreditu berezi bat emateari buruzkoa.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTURAKO KREDITU BEREZI BAT EMATEARI BURUZKOA.

ATARIKOA

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak adierazi du 1.000 euroko ekarpena egin beharra dagoela CENER Fundazioaren fundazio-zuzkiduran, eta ez dagoela harentzako krediturik.

CENER Fundazioa irabazi-asmorik gabeko fundazio bat da. Haren helburu soziala da ikerketa zientifikoko jarduerak egitea, teknologia garatzea eta berrikuntza interesgarriak sustatzea energia berriztagarrien sektorean.

Gaur egun, honako hauek osatzen dute CENER Fundazioaren patronatua: Nafarroako Gobernua (%49), Estatuko Administrazio Orokorra eta CIEMAT (%49) eta AI+G Automozioa eta Mekatronika Fundazioa (%2). Patronatuaren asmoa baita CENER Fundazioak fundatzaileen jatorrizko asmoari eustea bere izaera juridikoan eta, aldi berean, fundazioaren ekonomia- eta kudeaketa-errealitatera egokitzea, patronatuak, 2023ko apirilaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen Nafarroako Gobernuarengandik 1.000 euroko ekarpen gehigarria onartzea, fundazio-zuzkidurarako. Horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gehiengo partaidetza izanen du CENER Fundazioan, Estatuko Administrazio Orokorraren eta CIEMATen partaidetzaren aldean.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak ez duenez partida egokirik CENER Fundazioari 1.000 euroko fundazio-ekarpena egiteko, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren 2023ko gastuen aurrekontuan partida berri bat sortzea proposatzen da, aipatu fundazio-ekarpena egiteko.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluaren lehen paragrafoak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin den gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada horretarako krediturik egon gabe, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, aparteko kreditu bat emateko. Orobat, bigarren paragrafoan xedatzen du aparteko kreditua edozein gastu programatako beste kreditu erabilgarri batzuekin finantzatzen ahal dela, Parlamentuak zuzenketen ondorioz edo foru lege honen xedapenak direla-eta berariaz onetsitako kredituetatik datozenak barne.

1. artikulua. Aparteko kreditu bat ematea.

2023rako aurrekontuan 1.000 euroko aparteko kreditua ematen da, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren beharrak finantzatzeko.

Kreditu hori aurrekontuko partida honi aplikatuko zaio:

PARTIDA

ZENBATEKOA (euroak)

G20001 G2100 7309 467302 "CENER Fundaziorako fundazio-ekarpena"

1.000

2. artikulua. Aparteko kredituaren finantzaketa.

1.000 euroko aparteko kreditu hori honako partida honetan erabilgarri dagoen kredituaren kargura finantzatuko da:

PARTIDA

ZENBATEKOA (euroak)

G20001 G2100 2276 467300 "Azterlanak eta lan teknikoak"

1.000

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2023ko azaroaren 23an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2316673