139. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 4a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2173/2023 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira deialdi honetako gai-zerrendan atzemandako akatsak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako zaintzaileen lau lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 11ko 129/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Haren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako Estatuko lekualdatze lehiaketetarako deialdian, eta parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 28ko 121/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez, estatu-eremuko lekualdatze-lehiaketarako deialdiaren behin betiko destino-esleipena onetsi zen, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa; eta, horrekin batera, parte-hartzaileen eta lekualdatze-lehiaketako puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

EPATZE DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 5eko 217E/2023 Foru Aginduaren aurka jarritako 139/2023 zenbakiko prozedura laburtuan. Foru agindu horren bidez ezetsi zen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: 28/2023 Ebazpena, urtarrilaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita izangaien bi zerrenda osatzeko, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, zerbitzu-eginkizunetan eta aldi baterako betetzeko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko ikuskatzaile lanpostu batzuk.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foru Komunitateko Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan aritzeko erizainen 509 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendaren aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

375/2023 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 1.750.000 euroko gastu gehigarria baimentzen baita etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzeko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdian ("SEM Etxebizitzak 2023").

3860E/2023 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 23ko 25380E/2022 Ebazpena. Ebazpen horren bidez onesten da 2023an eta 2024an errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntzen deialdia. DDBN identifikazioa: 664194.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

120C/2023 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen Zementuaren Deribatuen sektoreko hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

38/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinean onesten duena Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Areta eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbide bat eraikitzeko proiektua.

181/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez ebazten baita Iruñeko Alemanen eremuko 6. poligonoko 2101 katastro lurzatian elkarlaneko bizitoki bat sustatzeko irabazi-asmorik gabeko entitatea hautatzeko norgehiagokaren deialdia.

126E/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Toki Programazioa atalaren "Udal eta kontzejuetako zuzkidurak" inbertsio lerroko 2023-2025 plangintza aldiko zerrenda hauek: aurrekontu baliabideen kargura behin-behinean sartutako inbertsioen zerrenda, erreserban dauden inbertsioen zerrenda, eta onartu ezin diren inbertsioen zerrenda.

37/2023 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Martzillako balorazio txostena onesten duena.

38/2023 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Zuñigako balorazio txostena onesten duena.

39/2023 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Barillasko balorazio txostena onesten duena.

215E/2023 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, baimena ematen duena aldaketa funtsezko bat egiteko Laboratorios Cinfa SAk Esteribarko udal mugartean daukan espezialitate farmazeutikoak fabrikatzeko instalazioan.

217E/2023 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela Irurtzungo udal mugartean dagoen aluminioaren galdaketa eta estrusiorako instalazio baten aldaketa proiektua, estrusio matrizeak garbitzeko sistema ordezteko xedea duena. Instalazioaren titularra Hydro Extrusion Spain SAU da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Jarduera lizentzia ematea.
Biltegia eta lantegia

TXULAPAIN

Ordenantza, kutsadura akustikoaren aurka babestekoa. Behin betiko onespena