1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
EPATZE DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 5eko 217E/2023 Foru Aginduaren aurka jarritako 139/2023 zenbakiko prozedura laburtuan. Foru agindu horren bidez ezetsi zen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: 28/2023 Ebazpena, urtarrilaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita izangaien bi zerrenda osatzeko, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, zerbitzu-eginkizunetan eta aldi baterako betetzeko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko ikuskatzaile lanpostu batzuk.
Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari igorriko zaio 139/2023 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea. Prozedura laburtu hori "Unión Sindical de Inspectores de Educación" batasun sindikalak abiatu zuen, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 5eko 217E/2023 Foru Aginduaren aurka, haren bidez ezetsi baitzen Rosa García Mendive andreak, Unión Sindical de Inspectores de Educación batasun sindikalak ordezkaturik, honako honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: 28/2023 Ebazpena, urtarrilaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita izangaien bi zerrenda osatzeko, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, zerbitzu-eginkizunetan eta aldi baterako betetzeko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko ikuskatzaile lanpostu batzuk.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2023ko ekainaren 27an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2309903