1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
375/2023 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 1.750.000 euroko gastu gehigarria baimentzen baita etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzeko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdian ("SEM Etxebizitzak 2023").
Etxebizitzako zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 132/2022 Ebazpenaren bidez, "SEM Etxebizitzak 2022" programaren deialdia onetsi zen eta, aurrerago, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren abenduaren 7ko 874/2022 Ebazpenaren bidez, haren antzeko beste dirulaguntzen deialdi bat, etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzeko jarduketak egitekoa, eta dirulaguntza horien oinarri arautzaileak onetsi ziren, 2023ko ekitaldirako ("SEM Etxebizitzak 2023"). Dirulaguntza horiek banakako ebaluazioaren araubidean ematen dira, familia bakarreko edo familia ugariko eraikinetako etxebizitzetan energia-efizientzia modu egiaztagarrian hobetzeko, bat etorriz Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko etxebizitzen birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko laguntza programak arautzen dituen urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan ezarritakoarekin (853/2021 Errege Dekretua, aurrerantzean) eta, bereziki, V. kapituluaren 40. artikulutik 49.era bitarte jasotakoarekin ("Etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzeko jarduketetan laguntzeko programa").
Deialdi horren arabera, 1.000.000 euroko gastua baimendu zen, 2023ko gastu-aurrekontuko "SEM Birgaitze babesturako Europako funtsen dirulaguntzak" izeneko 320000-32100-7800-261405 aurrekontu partidaren kargura.
Deialdiaren oinarri arautzaileek, laugarren oinarrian, hasierako zenbatekoari (1.000.000 euro) 4.000.000 euroko kreditu erabilgarria gehitzeko aukera jasotzen dute, gehienez ere, beste deialdi baten beharrik gabe. Une honetan, ebatzi gabe dauden aurkeztutako eskaerak eta dauden aurrekontu baliabideak aintzat hartuta, bidezkoa da 1.750.000 euroko gastu gehigarria baimentzea.
Etxebizitza Zerbitzuaren txostena ikusita, kontu-hartzailetza delegatuaren adostasunarekin, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzeko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdian ("SEM Etxebizitzak 2023"), 1.750.000 euroko gastu gehigarria baimentzea, 2023ko gastu-aurrekontuko "SEM Birgaitze babesturako Europako funtsen dirulaguntzak" izeneko 320000-32100-7800-261405 aurrekontu partidaren kargura (PEP elementua: E-21/000433-01, deialdiaren kodea: 663009).
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, Etxebizitza Zerbitzura eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko ekainaren 19an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2309486