139. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

38/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinean onesten duena Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Areta eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbide bat eraikitzeko proiektua.

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak eskaturik, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Areta eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbide bat eraikitzeko proiektua idatzi du. Proiektu honetan zedarritzen da zer obra diren beharrezkoak Iruñerrian garrantzi handia duten lau gune –Sarriguren, Erripagañako urbanizazioa, Uharte (Areta industrialdearen bidez) eta Burlata– lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletetarako bide jasangarri bat eraikitzeko; gainera, lau gune horiek elkarri lotu ez ezik, lan arrazoiak direla medio joan-etorri ugari sortzen dituzten beste bi eremurekin ere lotu nahi dira, hots, Berrikuntzaren Hiriarekin eta Areta industrialdearekin.

Proiektuak inguru horretan badauden azpiegiturak egokitzen ditu (PA-30 errepidearen gaineko biribilgunea, Berrikuntzaren Hiria kalea eta NA-2300 errepidearen gaineko oinezkoentzako pasabidea) oinezkoen eta bizikleten joan-etorriei lekua uzteko, eta oinezkoentzako espaloia eta bidegorria jarriko ditu NA-2300 eta 2306 errepideetan, lehen aipatutako eremuak lotzeko.

Hartutako irtenbideak 1.921,84 metroko luzera du osotara, lau tartetan eta Erripagañarekin lotzeko adar batean banaturik:

–1. tartea: PA-30 errepidearen gaineko biribilgunea, Sarriguren-Berrikuntzaren Hiria. Bidegorri bat egitea proiektatu da, biribilguneko galtzadaren paraleloan; Jorge Oteiza etorbidean dagoen bidegorrian izanen du hasiera, eta bukaera, Berrikuntzaren Hiria kalean

–2. tartea: Berrikuntzaren Hiria. Bi ibilbide proiektatu dira. Lehenbizikoa oinezkoentzat izanen da, eta Berrikuntzaren Hiriaren barnean oinezkoen espaloitik eta dauden berdeguneetatik igaroko da. Bigarrena oinezkoentzat eta bizikletetarako izanen da, oinezkoek lehentasuna dutela. Bigarren hori, Berrikuntzaren Hiriaren hegoaldeko perimetroa zedarritzen duen bidexkatik igaroko da –gaur egun oinezkoentzat da–. Bi ibilbideak leku berean hasi eta bukatuko dira, baina ez doaz bata bestearen aldamenean.

–3. tartea: Berrikuntzaren Hiria eta Areta lotzekoa (NA-2300 errepidea). Tarte hori NA-2300 errepidearen eskuinaldetik igarotzen da nagusiki (iparralderako zirkulazio-noranzkoan), eta 2,5 metroko bidegorria izanen du, bi noranzkokoa. Berrikuntzaren Hiriaren mendebaldeko perimetroa zedarritzen duen oinezkoen bidexkan eginen da, eta ondoan 3 metro zabal dituen espaloia izanen da. Elomendi gasolindegiaren inguruan, elkarbizitzarako trazadura bat proiektatu da, gero NA-2300 errepidearen paraleloan joanen dena (2,50 metro izanen dira bidegorrirako, eta 2,50 metro oinezkoentzako; horiek bereizteko 40 cm-ko zerrenda bat egonen da, bidegorriaren eta espaloiaren artean.) Erroma kaleko eta Areta industrialdera sartzeko NA-2300 eta NA-2306 errepideak elkartzen diren biribilgunerainokoa izanen da tartea; elkargune horretan oinezkoentzako eta bizikletetarako semaforoa duen bidegurutze bat izanen da.

–4. tartea: NA-2306 errepidea, Burlata-Areta. Tarte honen zati nagusian 2,50 metroko bidegorri bat jarriko da, bi noranzkokoa, eta oinezkoentzako 2,50 metroko espaloia NA-2306 errepidearen eskuineko aldean (Areta-Burlata zirkulazio noranzkoan). Tartea hasten den tokian, hots, Erroma kalearen eta NA-2300 eta NA-2306 errepideen elkarguneko eta Areta industrialdera sartzeko biribilgunearen hegoaldean, espaloia eta bidegorria jartzea proiektatu da; horretarako biribilgunearen erdiko irlatxoa murriztu beharko da, gehienez 3 metrokoa izan dadin. Zirkulazio erreietako eta bazterbideen zabalera bere horretan utziko da.

Bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 18. artikuluan ezarritakoarekin, bidezkoa da proiektua behin-behinean onestea eta jendaurrean jartzea.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak emandako txostenarekin eta proposatutakoarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinean onestea Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Areta eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbide bat eraikitzeko proiektua.

2. Abiaraztea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedientea (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea 15 egunez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Eguesibar, Uharte eta Burlatako udaletxeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Eguesibar, Uharte eta Burlatako udalei, eta azken horiek premiatzea iragarki tauletan argitara dezaten.

Iruñean, 2022ko ekainaren 19an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA.–"TRAZADURA PROIEKTUA SARRIGUREN, BERRIKUNTZAREN HIRIA, ERRIPAGAÑA, ARETA ETA BURLATA LOTUKO DITUEN OINEZKOENTZAKO ETA BIZIKLETETARAKO IBILBIDE BAT ERAIKITZEKO"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA
ZK.

JABEA

DESJ.
AZALERA

AZALERA
ALDIB. OKUP.

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

EGUESIBARKO UDAL-MUGARTEA

EG-01

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

219

159

15

104A

Bidea

EG-02

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

471

0

15

103A

PA-30 Iruñeko ingurabidea

EG-03

Eguesibarko Udala

327

172

15

233A

Lurzorua

EG-07

Eguesibarko Udala

69

0

15

265A

Lurzorua

EG-08

Repsol Comercial de Productos Petrolíferos SA

201

0

15

95A

Lurzorua

EG-11

Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAU

0

971

15

427A

Lurzorua

EG-16

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

6

0

15

112A

NA-2300 Areta industrialdea

UHARTEKO UDAL-MUGARTEA

HU-01

Repsol Comercial de Productos Petrolíferos SA

59

0

1

521A

Lurzorua

HU-02

Construcciones Andía SA

39

43

1

762A

Larreak

Miguel Rico y Asociados SA

Navarra de Edificaciones SA

Sealaven1993 SLU

HU-03

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

1.602

751

1

178A

NA-2300 Areta industrialdea

HU-04

Amorena Iturralde, Silvia

103

125

1

509B

Larreak

Goicoechea Alfonso, Julio

HU-05

Amorena Iturralde, Silvia

67

0

1

509D

Bidea

Goicoechea Alfonso, Julio

HU-06

Uharteko Udala

59

57

1

105A

Lurzorua

HU-07

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

234

0

1

178D

NA-2300 Areta industrialdea

HU-08

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

2.972

1.614

1

852A

NA-2306 Burlatarako sarbidea

HU-09

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

19

0

1

178C

NA-2300 Areta industrialdea

HU-10

Elomendi SL

33

0

1

1102A

Lurzorua

HU-12

Uharteko Udala

70

246

1

103A

Lurzorua

Iruñerriko Mankomunitatea

BURLATAKO UDAL-MUGARTEA

BU-01

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

563

306

2

383A

NA-2306 Burlatarako sarbidea

BU-02

Viguria Guerendiain, Francisco Javier

293

0

2

323A

Lehorreko alorra

Viguria Guerendiain, Irantzu Beatriz

Viguria Guerendiain, Manuel Fernando

Viguria Guerendiain, Obdulia María

Viguria Guerendiain, María Loreto

BU-03

Viguria Guerendiain, Francisco Javier

22

0

2

323B

Larreak

Viguria Guerendiain, Irantzu Beatriz

Viguria Guerendiain, Manuel Fernando

Viguria Guerendiain, Obdulia María

Viguria Guerendiain, María Loreto

BIDE-ZORTASUNEK UKITUTAKO LURZATIAK

FINKA

ZK.

JABEA

BIDE
ZORTASUNA

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

EGUESIBARKO UDAL-MUGARTEA

EG-04

Cener-Ciemat Fundazioa

1.583

15

387A

Lurzorua

EG-05

Siemens Gamesa Renewable Energy Eolica SL

1.023

15

386A

Lurzorua

EG-06

Siemens Gamesa Renewable Energy Eolica SL

138

15

385A

Lurzorua

EG-09

Eguesibarko Udala

1.006

15

415A

Lurzorua

EG-10

Eguesibarko Udala

899

15

z.g.

Kalea

EG-12

Eguesibarko Udala

1865

15

z.g.

Kalea

EG-13

Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAU

386

15

390A

Lurzorua

EG-14

Acciona Solar SA

171

15

389A

Lurzorua

EG-15

Acciona Generación Renovable SA

688

15

388A

Lurzorua

EG-16

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

168

15

112A

NA-2300 Areta industrialdea

INSTALAZIO OSAGARRIEK ETA BILTEGIEK UKITUTAKO LURZATIAK

FINKA

ZK.

JABEA

ALDI
BATERAKO OKUPAZIOA
(m²)

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

UHARTEKO UDAL-MUGARTEA

HU-11

Amorena Iturralde, Silvia

525

1

509A

Lurzorua

Goicoechea Alfonso, Julio

Iragarkiaren kodea: F2309530