139. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 28ko 121/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez, estatu-eremuko lekualdatze-lehiaketarako deialdiaren behin betiko destino-esleipena onetsi zen, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa; eta, horrekin batera, parte-hartzaileen eta lekualdatze-lehiaketako puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Iragarki honen bidez jakinarazten da ondoren adierazten diren pertsonek gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 28ko 121/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez estatu-eremuko lekualdatze-lehiaketarako deialdiaren behin betiko destino-esleipena onetsi zen, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa; eta, horrekin batera, parte-hartzaileen eta lekualdatze-lehiaketako puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoak:

–Gaztelania eta Literatura:

LEIRE ZABALTZA ALEMÁN ANDREA

–Frantsesa:

EUDOSIA MERCEDES MARTÍNEZ GARCÍA ANDREA

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoko aipatu espezialitatean interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabilita.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoak bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoak hara bidaltzeko.

Iruñean, 2023ko ekainaren 20an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2309543