1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 11ko 129/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Haren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako Estatuko lekualdatze lehiaketetarako deialdian, eta parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Eneritz Zabaleta San Sebastian andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 11ko 129/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez destinoen behin betiko esleipena onetsi zen, maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako Estatuko lekualdatze lehiaketetarako deialdian, eta parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabilita.
Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoak bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoak hara bidaltzeko.
Iruñean, 2023ko ekainaren 20an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2309542