139. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2173/2023 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira deialdi honetako gai-zerrendan atzemandako akatsak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako zaintzaileen lau lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2958/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako zaintzaileen lau lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 583/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren webguneko fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 1369/2023 Ebazpenaren bidez, deialdiaren kalifikazio epaimahaia izendatu zen. Ebazpen hori deialdiaren webguneko fitxan argitaratu zen 2023ko apirilaren 26an.

Deialdiaren I. eranskineko gai-zerrendako 12. eta 15 gaietako izendapenetan akatsak daudela oharturik, bidezkoa da horiek zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2958/2022 Ebazpenaren I. eranskineko gai-zerrendan atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako zaintzaileen lau lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen. Akatsak honela zuzenduko dira:

Honako hau dioen tokian: "12. gaia.–Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzeko neurriak, Kode Zibilaren Lehen Liburuaren XI. titulua aldatzen duen 8/2021 Legearen 1. artikuluaren 23. apartatuan arautuak".

Honako hau behar du: "12. gaia.–Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzeko neurriak, Kode Zibilaren Lehen Liburuaren XI. titulua aldatzen duen ekainaren 2ko 8/2021 Legearen 2. artikuluaren 23. apartatuan arautuak".

Honako hau dioen tokian: "15. gaia.–Desgaitasuna duten pertsonak; kontzeptua eta etiologia. Desgaitasun fisikoa, adimen desgaitasuna eta desgaitasun sentsoriala. Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko hitzarmena: hitzaurrekoak eta 1. artikulutik 30.era bitarte".

Honako hau behar du: "15. gaia.–Desgaitasuna duten pertsonak; kontzeptua eta etiologia. Desgaitasun fisikoa, adimen desgaitasuna eta desgaitasun sentsoriala. Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko konbentzioa: hitzaurrekoa eta 1. artikulutik 30.era bitarte".

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea kalifikazio epaimahaiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura.

Iruñean, 2023ko ekainaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2309508