1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foru Komunitateko Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan aritzeko erizainen 509 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendaren aurka.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 31ko 285E/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24koa) deialdi bat egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan aritzeko erizainen 509 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi horri loturik, aditzera ematen de ezen gora jotzeko errekurtsoak jarri direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 6ko 1599E/2023 Ebazpenaren aurka, haren bidez onetsi baitzen aipatu deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedaturikoarekin, interesdun diren guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela alegazioak aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkeztu beharko dira.
Iruñean, 2023ko ekainaren 21ean.–Baliabideak Kudeatzeko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.
Iragarkiaren kodea: F2309856