139. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

120C/2023 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen Zementuaren Deribatuen sektoreko hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zementuaren Deribatuen sektoreko hitzarmen kolektiboaren testua ikusirik (kode zenbakia: 31003105011981), Erregistro honetan 2023ko maiatzaren 8an sartu zena, 2023ko maiatzaren 2an sinatu ondoren, enpresaren eta sindikatuen (CCOO eta UGT) ordezkarien aldetik.

Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, laneko akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Zementuaren Deribatuen sektoreko hitzarmen kolektiboa erregistratzea Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan (kode zenbakia 31003105011981).

Bigarren.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Hirugarren.–Ebazpen hau eskaeraren egileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko ekainaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Zementuaren Deribatuen Sektorearen Hitzarmen Kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2308791