185. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 16a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

68/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Ignacio Asiáin Torres jauna Hezkuntza Departamentuko Koordinazioaren, Modernizazioaren eta Atarien Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

192/2022 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez praktiketako funtzionarioak izendatzen baitira eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzen baitzaie maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran hautatutako izangaiei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

193/2022 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez praktiketako funtzionarioak izendatzen baitira eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzen baitzaie Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretan hautatutako izangaiei, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

194/2022 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez praktiketako funtzionarioak izendatzen baitira eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzen baitzaie Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran hautatutako izangaiei, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

1338E/2022 EBAZPENA, irailaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruñeko Ospitaleetako Batzordearen osaera aldatzen duena.

1340E/2022 EBAZPENA, irailaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Laguntza Espezializatuko Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

1589/2022 EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen du Mikel Ripa Salvide jauna, OLko teknikari izateko, eta lanpostu bat esleitzen dio.

1631/2022 EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen ditu Begoña Espoz González, Federico Soto Asurmendi eta Fernando Unzu Martínez jaun-andreak, Artxibo eta Liburutegietako laguntzaile izateko, eta lanpostu bana esleitzen die.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA 272/2022 prozedura arruntaren barruan, zeina abiarazi baita gora jotzeko errekurtso baten administrazio isiltasunaren bidezko ezespenaren aurka. Ezetsitako errekurtso hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren behin betiko puntuazioen aurka jarri zen.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 22ko 145/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko deitutakoan. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

1.7. BESTELAKOAK

860E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita proiektu honetaz: igorpen foku berria, ontziratze unitatea berraktibatzeagatik poliuretano sistemak eta beste produktu kimiko batzuk hornitzen diharduen plantan, Ribaforadako udal mugartean. Sustatzailea Dow Chemical Ibérica SL da.

861E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita proiektu honetaz: “Egungo jarduera handitzea, Eraikuntzako eta Eraispenetako Hondakinen transferentzia zentroa ezarrita Azkoienen (Nafarroa), 11. poligonoko 669. partzelan”. Sustatzailea Palets Internorte SL da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

2022-1160 Ebazpena, 2022ko lan publikoaren eskaintzaren aurkako 1361/2022 berraztertzeko errekurtsoari buruzkoa

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAURREGAINA

Udal plan orokorraren aldaketa xehatua, 1. poligonoko 4. lurzatiaren erabilera handitzeko eta araudia garatzeko. Behin betiko onespena

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Mutiloako 1. poligonoko katastroko 792. eta 793. lurzatietan. Behin betiko onespena

BURGI

Hiri-jarduketarako plan berezia 16. poligonoko 610. eta 611. lurzatietan. Behin betiko onespena

BURLATA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garbiketa-produktuen artisau ekoizpena

ZIRAUKI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

LARRAGA

Mugikortasunaren eta trafikoaren ordenantza orokorra, Ibilgailuak espaloietan edo bide publikoan barna (pasabideak) sartu eta irteteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala eta Ibilgailuak bide publikotik kendu eta ondoren gordetzeko eta ibilgetzeko zerbitzuaren eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

MÉLIDA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Zerealak biltegiratzea eta zerbitzu osagarriak

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Sukaldea duen taberna berezirako lokala egokitzea

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Salmenta, biltegia eta bulegoak (bazar era)

Jarduera-lizentziaren eskaera. Gimnasio motako kirol zentroa

UHARTE ARAKIL

Ordenantza, eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituena. Behin betiko onespena

URZAINKI

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena