185. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1631/2022 EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen ditu Begoña Espoz González, Federico Soto Asurmendi eta Fernando Unzu Martínez jaun-andreak, Artxibo eta Liburutegietako laguntzaile izateko, eta lanpostu bana esleitzen die.

Ikusirik Begoña Espoz González, Federico Soto Asurmendi eta Fernando Unzu Martínez jaun-andreen aldeko izendapen-proposamena, 2022ko abuztuaren 10ean Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 10.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Begoña Espoz González andrea NUPeko funtzionario izendatzea, Artxibo eta Liburutegietako laguntzaile izateko, eta 226 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Arrosadiko campuseko Liburutegiari atxikia.

Bigarrena.–Federico Soto Asurmendi jauna NUPeko funtzionario izendatzea, Artxibo eta Liburutegietako laguntzaile izateko, eta 403 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Arrosadiko campuseko Liburutegiari atxikia.

Hirugarrena.–Fernando Unzu Martínez jauna NUPeko funtzionario izendatzea, Artxibo eta Liburutegietako laguntzaile izateko, eta 543 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Tuterako campuseko Liburutegiari atxikia.

Laugarrena.–Izendatutakoek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

Bosgarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraz dakiela interesdunei eta helaraz dakiola Kudeatzailetzari.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 29an.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2211908