185. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

2022-1160 Ebazpena, 2022ko lan publikoaren eskaintzaren aurkako 1361/2022 berraztertzeko errekurtsoari buruzkoa

Alkatetzaren 2022-1160 Ebazpenaren bidez ebatzi da 2022ko lan publikoaren eskaintzaren aurkako 1361/2022 berraztertzeko errekurtsoa, 30.2 lanpostuari buruzkoa. Aipatutako lan publikoaren eskaintza Alkatetzaren 2022-0706 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Ebazpenean ezarritakoa betetzeko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da hartan ebatzitakoa:

Lehenengoa.–Ezestea Uharteko Udalaren 2022ko LPEaren eta 2022ko plantilla organikoaren aurka aurkeztutako errekurtsoa.

Giza baliabideen txostenean jasota dagoenez, egiaztatuta dago errekurtsogileak betetzen duen lanpostua 30.2 zenbakiduna dela, aipatutakoa polizia-laguntzaile lanpostu bat dela, eta lanpostu mota hori jasota dagoela interesduna sartu zenetik argitaratu diren ondoz ondoko plantilla organikoetan. Zuzenbidearen araberakoa da, halaber, betetzen duen lanpostuaren deialdia, 2022ko ekainean argitaratu zena. Era berean, ez da bidezkoa hizkuntza-eskakizunari buruzko erreklamazioa, Nafarroako Administrazio Auzitegiak berak 495 ebazpenean 20-01234 errekurtsoari buruz argudiatzen dituen arrazoiengatik, haren edukia eskatutakoaren antzekoa baita. Bestalde, azpimarratu behar da eskaera hori epez kanpo dagoela eta, beraz, ez dela bidezkoa hura baloratzea.

Bigarrena.–Halaber, aditzera ematen da erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela, hautara:

A) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Uharten, 2022ko irailaren 2an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2211964