185. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Urzainkiko Udalak, 2022ko otsailaren 17an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa. Erabakia 2022ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19koan.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2022ko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Urzainkin, 2022ko irailaren 12an.–Alkatea, Félix Jesús Galetx Laiana.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %18,50 Lanaldi mota: partziala (lanaldiaren %62,5). Lanpostu kopurua: bat. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

–Zerbitzu anitzetako enplegatua: Javier María Landa Pasquel. Antzinatasuna: 2003ko uztailaren 1a. Egoera: jardunean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 235.3 artikuluari jarraikiz, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak eman idazkeraren arabera, ondotik ematen diren zehaztapenak egin dira organikoki Erronkariko Udalaren menean egoteagatik udal horren plantilla organikoan agertuko diren langile partekatuen gainean:

–Erronkariko eta Urzainkiko Udalen Batasuneko idazkaria.

–Administrari laguntzailea, 2011ko uztailaren 12ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren baldintzetan.

Iragarkiaren kodea: L2212246