185. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAURREGAINA

Udal plan orokorraren aldaketa xehatua, 1. poligonoko 4. lurzatiaren erabilera handitzeko eta araudia garatzeko. Behin betiko onespena

Abaurregaineko Udalak, 2022ko abuztuaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Abaurregaineko udal plan orokorraren aldaketa xehatua, 1. poligonoko 4. lurzatiaren erabilera handitzeko eta araudia garatzeko.

Onetsitako araua argitaratzen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Abaurregainean, 2022ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Encaje Araña.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2211906