185. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Hiri-jarduketarako plan berezia 16. poligonoko 610. eta 611. lurzatietan. Behin betiko onespena

Burgiko Udalak, 2022ko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen: Behin betiko onestea Asunción Elizalde Urzainquik sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia, Burgiko 610. eta 611. lurzatian. Lurzati horiek UEA7A eta UEA7B unitateetan kokatuta daude, Kale Nagusian eta Barazeta kalean. José María Gamba Cuesta eta Carmelo Astrain Ulibarrena arkitektoek prestatu dute dokumentua.

Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 19koan.

Orain dokumentua oso-ororik argitaratuko da, halako moduz non bertan bilduko diren arauditzat har daitezkeen xehetasun guztiak.

Burgin, 2022ko uztailaren 19an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2211965