185. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA 272/2022 prozedura arruntaren barruan, zeina abiarazi baita gora jotzeko errekurtso baten administrazio isiltasunaren bidezko ezespenaren aurka. Ezetsitako errekurtso hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren behin betiko puntuazioen aurka jarri zen.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Salara igorri behar da 272/2022 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea. Prozedura hori Garazi Sanz Fernández andreak abiarazi zuen, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren behin betiko puntuazioak direla-eta jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio isiltasunaren bidez ezetsi izanaren aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, espezialitate honetan interesdun diren guztiak epatzen dira: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Hezkuntza Orientazioa (euskaraz).

Interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara jo dezakete, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2022ko irailaren 8an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2212173