120. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 4a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

41E/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Aizkorbeko (Arakil) 1. poligonoko 253. lurzatian udal planeamendua aldatzeko espedientea, Carlos Arellano Gurbindok sustatua. Aldaketaren xedea da lurzati bat gehitzea herrigunearen hiri-lurzorura, horrekin muga egiten baitu, familia bakarreko etxebizitza bat egiteko.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

163/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten duena, 2020. urterako, familia gurasobakarretan kontziliazioa mesedetzeko. DDBN identifikazioa: 508331.

39E/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko kontseilariarena, idatzizko prentsan, irratietan eta online komunikabideetan euskara erabiltzeko laguntzen 2020ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 508334.

44E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen deialdia onesten duena, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruaren arabera, 2020. urteari dagokionez. DDBN identifikazioa: 507148.

1462E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2020rako gastua baimentzen duena Nafarroako irabazi-asmorik gabeko enplegu zentro berezietan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako dirulaguntzak emateko, eta maiatzaren 5eko 1198/2017 Ebazpenaren bidez horretarako onetsi ziren oinarri arautzaileak aldatzen dituena. DDBN identifikazioa: 501355.

1474E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, aldatzen duena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 1677/2018 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen 45 urtetik gorako luzaroko langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia. DDBN identifikazioa: 494411.

41E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, deialdi honi 400.000 euro gehitzen dizkiona: “SARS-CoV-2 birusari eta COVID-19 gaixotasunari buruzko ikerketa proiektuetarako laguntzak”. DDBN identifikazioa: 503749.

1.7. BESTELAKOAK

217/2020 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

158/2020 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2020-2021 ikasturtean Nafarroako diseinuko goi mailako arte ikasketak egiteko berariazko sarrera-probetarako deialdia egiten duena.

108E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Los Arcosko udal-mugartean hondakinak tratatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetarako eskatutako aldaketa onartzen duena. Jardueraren titularra Gestión de Recursos y Soluciones Empresariales SL da.

110E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Funesko udal-mugartean barazki produktu izoztuak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra Ultracongelados Virto SAU da.

Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa. Martixenia ENSari dagokion inskripzioa (494-NA) deuseztatzea.

Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa. Morotosi ENSari dagokion inskripzioa (414-NA) deuseztatzea.

Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa. Erantzukizun mugatuko La Venta ENSa inskribatzea (752 NA).

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Moncayoko Ur Mankomunitateko arduradun izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen behin betiko zerrenda eta lehen proba egiteko eguna eta tokia

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Beramendiko UA-1 unitatearen urbanizazio proiektua.
Behin betiko onespena

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plana, R1, R2 eta R3 unitateetako 4a, 4b eta 5. lurzatietan (18. poligonoko 997. eta 998. lurzatiak). Berriz ere jendaurrean jartzea

Oitz

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

IRUÑA

Aldaketa puntuala, Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), katastroko 1. poligonoko 80. lurzatirako, Maiatzaren Biaren kaleko 3an. Hasierako onespena

Aldaketa, ARS-3 banaketa eremuan, hirugarren sektoreko erabilera duten lurzatietan. Hasierako onespena

TAFALLA

Laburpena, laguntza ekonomikoa emateko 2. deialdiarena. Laguntza hori banakako ebaluazioaren bidez emanen zaie 2020. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Tafallako pertsonei eta/edo familiei

TUTERA

Laburpena, Tuterako merkataritza eta enpresa sarerako aparteko laguntzena, udalerrian jarduera ekonomikoari eusteko, COVID-19 osasun krisiak eragindako gizarte- eta ekonomia-larrialdiaren eta osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren testuinguruan

VIANA

Ordenantza, Joko eta apustuetarako aretoak ezartzea
arautzen duena. Hasierako onespena