120. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

44E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen deialdia onesten duena, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruaren arabera, 2020. urteari dagokionez. DDBN identifikazioa: 507148.

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren ekainaren 16ko 26E/2017 Foru Aginduaren bidez ezartzen da sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko eman beharreko dirulaguntzen araubidea, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruan oinarrituta. Foru agindu hori Garapen Ekonomikorako kontseilariaren maiatzaren 8ko 47/2019 Foru Aginduak aldatu zuen.

Aipatu dugun ekainaren 16ko 26E/2017 Foru Agindu horren lehen xedapen gehigarriaren arabera, mota horretako dirulaguntzetarako deialdia urtero onetsiko da, lanaren alorrean eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpenaren bidez.

COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen duen aukerarekin bat, interes orokorra babesteko ezinbestekoa da dirulaguntzen deialdi hau tramitatzea, deialdi honen azken onuradun izanen diren erakunde sindikalek eginkizun ezinbestekoa daukatelako, osasun krisiak eta haren ondoren hartutako konfinamendu neurriek ekonomiarako eta lan merkaturako eduki duten eragin larriaren ondorioz; horrek justifikatzen eta babesten du deialdiaren etendura kentzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz

EBAZTEN DUT:

1. Sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen deialdia (2020. urteari dagokiona) onestea, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruaren arabera.

2. 1.709.575 euroko gastua baimentzea deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, 2020ko gastu-aurrekontuko “Sindikatuei ordezkari kopuruaren arabera egindako transferentziak” izeneko 810012 81500 4819 494108 partidaren kargura.

Eskaerak aurkezteko epea, egoera normalean, hilabetekoa izanen litzateke, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baina orain etenda dago. Dena dela, entitateren batek eskaera etenaldi horretan aurkezten badu, onartuko zaio, eta epe barruan aurkeztutzat joko da. Eskaerak baliabide telematikoen bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz. Eskaeran adierazi beharko da jakinarazpenak baliabide telematikoen bidez jaso nahi direla. Horretarako, eskatzaileak gaitutako helbide elektronikoa (GHE) eduki behar du.

Eskatzaileek gaitutako helbide elektronikorik ez badute, Administrazioak ofizioz sortuko die bat eta han jasoko dituzte jakinarazpen guztiak.

3. Gastu diruz lagungarriak egiteko aldia 2019ko abenduaren 1etik 2020ko azaroaren 30era bitartekoa izanen da. Egindako gastutzat hartuko da aldi horretan fakturatzen eta pagatzen dena.

4. Nafarroako enpresetan eta administrazio publikoetan ordezkarien %10 edo gehiago lortu duten sindikatuek dirulaguntzaren konturako ordainketa eskatzen ahal dute 2020ko ekainaren 30a baino lehen, 2019ko abenduaren 1etik 2020ko maiatzaren 30era arte egindako jarduera sindikalagatik. Horretarako, aldi horretan egindako jarduera baloratzen duen memoria aurkeztu beharko dute eskaerarekin batera.

5. Nafarroako enpresetan eta administrazio publikoetan ordezkarien %10 edo gehiago lortu duten sindikatuek eman den dirulaguntzaren %25 bideratu beharko dute nahitaez laneko arriskuak prebenitzeko jarduketak egitera Nafarroan kokatuta dauden enpresa eta lantegietan, Garapen Ekonomikorako kontseilariaren ekainaren 16ko 26E/2017 Foru Aginduaren 4.bis artikuluan xedatutakoarekin bat.

6. 20.000 euroko dirulaguntza edo handiagoa jasotzen duten sindikatuek Garapen Ekonomikorako kontseilariaren ekainaren 16ko 26E/2017 Foru Aginduaren 7. artikuluan aipatutako azalpen-memoria aurkeztu beharko dute, gastuen azken justifikazioarekin batera.

7. Aurreko ataletan arautu ez diren gaietarako, Garapen Ekonomikorako kontseilariak ekainaren 16an emandako 26E/2017 Foru Aginduan xedatutako oinarri arautzaileek arautuko dute deialdia.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

9. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, alarma egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 20an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2005198