120. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, ARS-3 banaketa eremuan, hirugarren sektoreko erabilera duten lurzatietan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko maiatzaren 25ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 25-MAY-20 (6/US).

Ikusirik Francisco Manuel Zuasti Elizondok, Intercentros Ballesol SAren izenean, 2020ko maiatzaren 6an aurkeztu eskabidea, zeinaren bidez aurkezten baitu honako agiri hau: “Aldaketa, ARS-3 banaketa eremuan, hirugarren sektoreko erabilera duten lurzatietan” eta, bat etorriz Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren 2020ko maiatzaren 7ko txostenarekin eta Aholkularitza Juridikoaren zuzendariaren 2020ko maiatzaren 8ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea “Aldaketa, ARS-3 banaketa eremuan (Arrosadia-Lezkairu), hirugarren sektoreko erabilera duten lurzatietan”, Intercentros Ballesol SAk sustaturik. Helburua da hirugarren sektoreko erabilerako lurzatietan ahalbidetzea bizitegi komunitariorako eta laguntzarako erabilerak eta ezartzea lurzati horien barruan aparkalekuei buruzko estandarra.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan iragarkia jartzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Francisco Manuel Zuasti Elizondori, Intercentros Ballesol SAren ordezkari den aldetik, Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari –izapidetu dadin ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua–, eta Iruñerriko Mankomunitateari.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, jendaurreko epea hasiko da alarma egoera bukatu ondoko biharamunean, bat etorriz martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 1. puntuan ezarritakoarekin; errege dekretu horrek COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2005215