120. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Ordenantza, Joko eta apustuetarako aretoak ezartzea
arautzen duena. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin bilkura arruntean, honako testu hau duen erabakia hartu zuen:

1.– Hasiera batez onestea Vianako udalerrian joko eta apustuetarako aretoak ezartzea arautzen duen ordenantza.

2.–Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2020ko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2005173