120. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

41E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, deialdi honi 400.000 euro gehitzen dizkiona: “SARS-CoV-2 birusari eta COVID-19 gaixotasunari buruzko ikerketa proiektuetarako laguntzak”. DDBN identifikazioa: 503749.

Berrikuntzako zuzendari nagusiak apirilaren 22an emandako 28E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: “SARS-CoV-2 birusari eta COVID-19 gaixotasunari buruzko ikerketa proiektuetarako laguntzak”. Deialdiak, hasiera batean, 700.000 euroko kreditua zeukan, baina 2 milioi euro gehiago bideratzeko aukera aurreikusi zen.

Laguntza hauen helburua da finantzatzea COVID-19ari eta SARS-CoV-2ari buruzko ikerketa proiektuak, Nafarroako ikerketa zentro eta erakundeek aurkeztu dituztenak Carlos III Osasun Institutuaren deialdira eta, haren batzorde zientifiko-teknikoaren aldeko balorazioa izanik ere, finantzaketarik jaso ez dutenak edo finantzaketa partziala jaso dutenak.

Carlos III Osasun Institutuak jakinarazi dio Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiari zein diren Nafarroako entitateek aurkezturiko proposamenen artetik Nafarroak finantza ditzakeenak, beren balio zientifikoagatik. Proposamen horiei bidea emateko kalkulatzen den kreditua 1.100.000 eurokoa da. Hortaz, bidezkoa da 400.000 euroan handitzea deialdiaren kreditua, Carlos III Osasun Institutuak finantza daitezen proposatutako eskaerei erantzuteko, laguntzak emateko prozedura arautzen duen deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat.

Ebazpen honen tramitazioa 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian jasotako 4. salbuespenaren babesean egin da: “deusetan galarazi gabe aurreko ataletan ezarritakoa, errege dekretu honek indarra hartzen duen unetik sektore publikoko entitateek ahalmena izanen dute alarma egoera justifikatzen duten egitateei zuzen-zuzenean lotutako egoerei buruzko prozedura administratiboei jarraipena emateko, behar bezala arrazoituta, baita, interes orokorra babesteko edo zerbitzuen oinarrizko funtzionamenduari begira, ezinbestekoak diren prozedurei ere”.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 400.000 euro gehitzea SARS-CoV-2 birusari eta COVID-19 gaixotasunari buruzko ikerketa proiektuetarako laguntzen deialdiaren kredituari, azalpen zatian bildutako arrazoiengatik. Kreditu gehikuntza hori indarra duen gastu-aurrekontuko “COVID-19a. Ikerketarako laguntzak” izeneko G20001-G2100-7819-467303 partidaren kargura eginen da.

2. Ebazpen hau honakoei jakinaraztea:

ENTITATEA

IFZ

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Q3150012G

Nafarroako Unibertsitatea

R3168001J

Miguel Servet Fundazio publikoa

G31187420

Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioa

G82198524

Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia

Q2818002D

CENER-CIEMAT Fundazioa

G31679889

L’Urederra. Garapen Ekonomiko ea Sozialerako Fundazioa

G31667850

Elikagaien arloko Teknologia eta Segurtasunerako Zentro Nazionala-Ebroko Laborategia

G31096928

Nafarroako Industriaren Elkartea

G31024706

I+G Automozioa eta Mekatronika Fundazioa

G31704232

Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutua

A31864572

Nafarroako Ikerketa Sanitarioko Institutua Fundazioa

G71056295

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Carlos III Osasun Institutura igortzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 13an.–Berrikuntzako zuzendari nagusia, Rosario Martínez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F2005008