120. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa puntuala, Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), katastroko 1. poligonoko 80. lurzatirako, Maiatzaren Biaren kaleko 3an. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko maiatzaren 25ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 25-MAY-20 (5/US).

Ikusirik aldaketa puntualerako José Javier García Beroizek 2020ko apirilaren 14an aurkeztu agiria, xede duena Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), katastroko 1. poligonoko 80. lurzatia, (Maiatzaren Biaren kaleko 3a), eta bat etorriz Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren eta Aholkularitza Juridikoaren zuzendariaren 2020ko maiatzaren 7ko txostenarekin eta espedientean dagoen dokumentazioarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea aldaketa puntualerako agiria, Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (BEBPB), katastroko 1. poligonoko 80. lurzatirako, Maiatzaren Biaren kaleko 3an, José Javier García Beroizek sustatua. Horren helburua da salbuespen bat jasotzea higiezinaren hirigintza-araudi partikularrean (hirigintza fitxan), hau da, sustapen bateko etxebizitza kopuruaren %40k gutxienez 2 logela izatea.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3. Erabaki hau jakinaraztea José Javier García Beroizi eta Iruñerriko Mankomunitateari.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, jendaurreko epea hasiko da alarma egoera bukatu ondoko biharamunean, bat etorriz martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 1. puntuan ezarritakoarekin; errege dekretu horrek COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2005212