120. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Beramendiko UA-1 unitatearen urbanizazio proiektua.
Behin betiko onespena

Basaburuko Udalak, 2018ko azaroaren 30ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Beramendiko UA-1 unitatearen urbanizazio proiektua, Udabe-Beramendiko Kontzejuak sustatua.

Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. eta 76. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Basaburuan, 2020ko maitzaren 22an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2005149