120. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena, laguntza ekonomikoa emateko 2. deialdiarena. Laguntza hori banakako ebaluazioaren bidez emanen zaie 2020. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Tafallako pertsonei eta/edo familiei

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 507840.

2020. urtean haur eta nerabeen prebentzio, gizarteratze eta/edo hezkuntzako beharrei erantzuteko laguntzen deialdia; udako jarduerak eta eskolaz kanpoko jarduerak.

A) Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, behar adinako baliabide ekonomiko propiorik ez dutenak, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

B) Xedea: pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrei erantzutea, eremu hauetan:

Udako igerilekuen txartela eta igeriketa ikastaroak.

Tafallix hiri kanpalekua.

Kirol jarduerak (Udalarenak, Erdialdeko Kirol Mankomunitatearenak eta kirol klubenak).

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.

D) Zenbatekoa: 4.000 euro.

Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira:

“0-23111-4800000 Gizarte laguntzarako transferentziak”.

E) Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2020ko urriaren 2a arte, baldin aurrekontu-izendapena mantentzen bada.

F) Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2020ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2005275