110. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 3a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, maiatzaren 18ko 53/2022 Foru Dekretuan; haren bidez aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

1.1.3. Foru Aginduak

35/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean eskola-garraioaren zerbitzuaren antolaketa eta haren funtzionamendua, eta eskola-jantokirako banakako laguntzak arautzen dituena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

29/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez Garbiñe Basterra Olóriz izendatzen baita Enpresen Digitalizazioaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori atxikita dago Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiari, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan.

77E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Silvia Garicano Gorozarri, Industria Enpresentzako Laguntzen Bulegoko burua. Bulego hori atxikita dago Industria Sustatzeko Zerbitzuari, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian.

78E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez Maite Irigoyen García izendatzen baita Turismoko Marketinaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori atxikita dago Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuari, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusian.

172E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, xedatzen duena kargutik kentzea Fernando Ágreda Lizáldez jauna, berak hala eskatu baitu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko burua.

178E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Susana Cruces Azpa andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarteko baterako.

770E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Iluminada Sanz Ferrández andrea, Buñuelgo OOLTko Administrazio Unitateko burua.

771E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, M.ª Teresa Rodríguez Laborda andrea Buñuelgo OOLTko Administrazio Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

819E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Fernando Ágreda Lizaldez jauna izendatzen duena, bitarte baterako, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren Unitateko buru.

820E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, xedatzen duena kargutik kentzea Susana Cruces Azpa andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Administratiboaren Unitateko burua.

830E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Cecilia Alzu Gallego andrea izendatzen baita Lizarrako OOLTko zuzendari.

EBAZPENA, Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritzarena, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko zuzendaria izendatzen baita.

939/2022 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Mónica Irizar Ortega andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Kontabilitate Ataleko buru izendatzen duena (69. lanpostua).

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1313/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko berrogeita bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, eta zehazten baitira oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia.

946/2022 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana. Haren bidez, akats bat zuzentzen da unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdian –maiatzaren 2ko 866/2022 Ebazpenaren bidez onetsia–.

952/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: “MIRACLE Photonic Metaconcrete with infrared RAdiactive Cooling capacity for Large Energy savings- UE 964450 -H2020-FETOPEN-2018-2019-2020-01”.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren apirilaren 1eko 38E/2022 Foru Aginduan; haren bidez onesten da “Generazinema Ekoizpena 2022” izeneko dirulaguntzaren deialdia.

17/2022 EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko prestakuntza-beka baten deialdirako oinarriak onesten dituena, euskararen ezagutzaren baldintzarekin, Zuzenbideko gradua dutenentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BASABURUKO ETA IMOZKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, honako honen akats zuzenketan: deialdia, hautagai-zerrenda bat eratzeko, aldi baterako bete dadin, hautaproben bidez, aparejadorearen edo arkitekto teknikoaren lanpostua

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Ordenantza, Udalaren dirulaguntzak ematea arautzen duena. Behin betiko onespena

IGANTZI

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Behin betiko onespena

ERRIBERRI

Plan berezia, turismoko ostatuak arautzeko. Behin betiko onespena

AZKOIEN

Akats zuzenketa, honako honen behin betiko onespenean: hiri-jarduketarako plan berezia 4. sektoreko URI-5 unitatean

TUTERA

Xehetasun-azterketa aldatzea, UE-32, AR-5B, UI-9 eremuan. Behin betiko onespena

VILLATUERTA

Aldaketa, Plangintzako Arau Subsidiarioetako Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04216 JV/oc espedientea. Jendaurreko informazioa

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

TUDELA

Recaudación ejecutiva. Subasta de bienes inmuebles

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

CUMA GAM. S. COOP.

Disolución de la sociedad

COMUNIDAD DE REGANTES DEL SECTOR XXVI-EGA 5,
SAN SEBASTIÁN, DEL CANAL DE NAVARRA

Junta general extraordinaria

COMUNIDAD DE REGANTES DE LA VILLA DE ABLITAS

Junta general ordinaria

COMUNIDAD DE REGANTES DE MONTEAGUDO

Junta general ordinaria