110. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

77E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Silvia Garicano Gorozarri, Industria Enpresentzako Laguntzen Bulegoko burua. Bulego hori atxikita dago Industria Sustatzeko Zerbitzuari, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Silvia Garicano Gorozarri, Industria Enpresentzako Laguntzen Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2022ko ekainaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta burutzan arituko den azken eguna 2022ko maiatzaren 31 izanen da. Bulego hori atxikita dago Industria Sustatzeko Zerbitzuari, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusira eta Industria Sustatzeko Zerbitzura.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2207491