110. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

178E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Susana Cruces Azpa andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarteko baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren eta urriaren 30eko 270/2019 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren) 20.1 artikuluan ezartzen dute Osasun Departamentuko titularraren foru aginduz izendatu eta kargugabetuko direla organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuetako buruak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Susana Cruces Azpa andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko buru izendatzea; izendapenak 2022ko ekainaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera; eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeatzailetzara, Profesionalen Zuzendaritzara eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2207409