110. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

EBAZPENA, Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritzarena, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko zuzendaria izendatzen baita.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2022ko maiatzaren 26an egindako bileran, behar den gehiengoarekin hautatu duenez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoa sortzeko maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legearen 33. artikuluarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena. Edurne Eginoa Antxo andrea Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko zuzendari izendatzea.

Bigarrena. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Izangaiak beren karguaz jabetu beharko du izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 27an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2208018