110. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04216 JV/oc espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: M.ª Fernanda Oharriz Echenique.

Helbidea: Albinea etxea, 40 - Legasa-31792-Bertizarana (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa - 1.0100.

Eskatutako emaria: 0,05 l/s-koa.

Tokia: 1. poligonoa, 275. lurzatia.

Udal-mugartea eta probintzia: Donamaria (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburuko ura hormigoizko esparru batean biltzen da, metro bateko diametroa eta metro bateko luzera dituen hormigoizko hodi zulatu batekin, zeina bertikalean jarrita baitago. Hortik ¾ hazbeteko hodi bat ateratzen da, 640 m-koa, eta zangan sartuta doa 1 m³-ko edukiera duen fibrozementuzko ur-biltegi zirkular bateraino; biltegiak flotagailu bat du emaria mugatzeko, eta kontagailu bat irteeran; hortik ¾ hazbeteko hodi bat ateratzen da, 100 m-koa, eta uraskaraino doa (horren neurriak dira: 2,00 x 0,50 x 0,40 m).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Donamariako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko maiatzaren 11n.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2206950