110. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

946/2022 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana. Haren bidez, akats bat zuzentzen da unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdian –maiatzaren 2ko 866/2022 Ebazpenaren bidez onetsia–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak maiatzaren 2an emandako 866/2022 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen, eta 2022ko maiatzaren 18ko “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu zen deialdia.

Ebazpen horren II. eranskinean akats bat atzeman da, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat etorriz, bidezkoa da akats hori zuzentzea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak maiatzaren 2an emandako 866/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa (BOE, 2022ko maiatzaren 18koa) –unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen ebazpen horren bidez–.

68.672 orrialdean, II. eranskinean, 2539. lanpostuari buruz honela dioen tokian:

Lanpostu zk.: 2539.

BATZORDEA

DEITURAK ETA IZENA

KATEGORIA

UNIBERTSITATEA

Epaimahaiburu titularra

Piñero Sipan, M. Gema

UK

Valentziako Unibertsitate Politeknikoa

1. epaimahaikide titularra

Del Río Bocio, Carlos

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoan

2. epaimahaikide titularra

Lasheras Andrés, Fernando L.

UK

Oviedoko Unibertsitatea

Ordezko 1. epaimahaiburua

Coves Soler, Ángela M.

UK

Miguel Hernández Unibertsitatea

1. epaimahaikidearen 1. ordezkoa

López Martín, Antonio

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoan

2. epaimahaikidearen 1. ordezkoa

Jofre Roca, Luis

UK

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa

Ordezko 2. epaimahaiburua

Rajo Iglesias, Eva

UK

Madrilgo Carlos III Unibertsitatea

1. epaimahaikidearen 2. ordezkoa

Carlosena García, Alfonso

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoan

2. epaimahaikidearen 2. ordezkoa

Romeu Robert, Jordi

UK

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa

Honela esan behar du:

Lanpostu zk.: 2359.

BATZORDEA

DEITURAK ETA IZENA

KATEGORIA

UNIBERTSITATEA

Epaimahaiburu titularra

Piñero Sipan, M. Gema

UK

Valentziako Unibertsitate Politeknikoa

1. epaimahaikide titularra

Del Río Bocio, Carlos

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. epaimahaikide titularra

Lasheras Andrés, Fernando L.

UK

Oviedoko Unibertsitatea

Ordezko 1. epaimahaiburua

Coves Soler, Ángela M.

UK

Miguel Hernández Unibertsitatea

1. epaimahaikidearen 1. ordezkoa

López Martín, Antonio

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. epaimahaikidearen 1. ordezkoa

Jofre Roca, Luis

UK

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa

Ordezko 2. epaimahaiburua

Rajo Iglesias, Eva

UK

Madrilgo Carlos III Unibertsitatea

1. epaimahaikidearen 2. ordezkoa

Carlosena García, Alfonso

UK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2. epaimahaikidearen 2. ordezkoa

Romeu Robert, Jordi

UK

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean, “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.–Irakasleen Gaietarako errektoreordea, Inés Olaizola Nogales.

Iragarkiaren kodea: F2207567