110. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

29/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez Garbiñe Basterra Olóriz izendatzen baita Enpresen Digitalizazioaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori atxikita dago Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiari, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hala xedatzen baitu, bosgarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak),

AGINTZEN DUT:

1. Garbiñe Basterra Olóriz izendatzea, bitarte baterako, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiko Enpresen Digitalizazioaren Ataleko buru. Izendapenak 2022ko maiatzaren 19tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusira eta Industria Sustatzeko Zerbitzura.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2207494