110. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren apirilaren 1eko 38E/2022 Foru Aginduan; haren bidez onesten da “Generazinema Ekoizpena 2022” izeneko dirulaguntzaren deialdia.

Aipatu deialdiaren 17.3 a), 17.3 b), 18.8 eta 21.9 oinarrietan akatsa badela oharturik (2022ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3koan), behar den zuzenketa egiten da, akats zuzenketa honen bidez:

17.3 a) oinarrian, honela dio:

KAUDIMENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

5

–Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 2

–Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 3

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

3

Ekoiztetxe eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

4

Honako hau behar du:

KAUDIMENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

5

–Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 3

–Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 5

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

3

Ekoiztetxe eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

4

17.3 b) oinarrian, honela dio:

IBILBIDEA

Zuzendariaren esperientzia azken 7 urteetan (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

4

–Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 1

–Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 2

Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A.1 eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean

2

Eskaeraren xede den proiektuaren zuzendariaren film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

4

Honako hau behar du:

IBILBIDEA

Zuzendariaren esperientzia azken 7 urteetan (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

4

–Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 2

–Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 4

Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A.1 eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean

2

Eskaeraren xede den proiektuaren zuzendariaren film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

4

18.8 oinarrian, honela dio:

“18,8. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 18.4 oinarriaren b), i), h) eta l) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari”.

Honako hau behar du:

“18.8. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 18.4 oinarriaren b), i), j) eta l) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari”.

21.9 oinarrian, honela dio:

“21.9. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 21.4 oinarriaren b), g), h) eta j) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari”.

Honako hau behar du:

“21.9. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 21.4 oinarriaren b), i), j) eta l) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari”.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 20an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2207540