226. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 27a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Interesdunak epatzea, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 11n emandako 128/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan. Ebazpen horren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen, honako kidego hauetako irakasle funtzionarioentzako estatu-eremuko lekualdatze-lehiaketarako deialdiaren barrenean: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak eta irakasleak, musikako eta arte eszenikoetako katedradunak eta irakasleak eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Interesdunak epatzea, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 17ko 193/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda espezifiko batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 17ko 133/2021 Ebazpenaren bidez ireki zirenak.

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 110 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

107/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 26koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2021. urtean Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko golardoak ematea arautzen duten oinarriak.

371E/2021 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita 2021. urterako, desgaitasunak dituzten pertsonen arloan ari diren Nafarroako Foru Komunitateko gizarte ekimeneko irabazi asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko, ekipamenduak, produktu teknologikoak eta/edo programa informatikoak eros ditzaten. DDBN kodea: 583715.

101E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita “Beken deialdi orokorra, 2021-2022 ikasturtean unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat” dirulaguntza deialdia. DDBN identifikazioa: 581800.

1.7. BESTELAKOAK

30/2021 EBAZPENA, irailaren 13koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Andosillako balorazio txostena onesten duena.

34/2021 EBAZPENA, irailaren 16koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Berbintzanako balorazio txostena onesten duena.

35/2021 EBAZPENA, irailaren 16koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Abaurrepeko balorazio txostena onesten duena.

290E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez berrikusten baita Caparrosoko udal- mugartean txerriak gizentzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Agropecuaria Savao SI da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Akats zuzenketa, 2021eko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

OLTZA ZENDEA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

CINTRUÉNIGO

Karga-tasak, etxebizitza hutsen gaineko zergari dagokionez

EGOZKUE

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

FUSTIÑANA

Zinegotzi ordezkari baten izendapena

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

GERENDIAIN

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

IBERO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

IZKUE

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

LANTZ

Udalbatzako kideen ordainsariak

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 360/2021 Prozedura