226. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Zinegotzi ordezkari baten izendapena

Bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsi zuen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoarekin, Udal honetako alkate udalburuak, 2021eko uztailaren 8an, honako ebazpen hau eman zuen:

Félix Floristán Redrado izendatzea Turismoko Azpialorreko zinegotzi ordezkari. Uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak izendapenak.

Eskuordetzeak barne hartzen ditu dagokion zerbitzua zuzentzeko ahalmena eta haren kudeaketa orokorra.

Argitara ematen da, Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan.

Fustiñanan, 2021eko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2113628