226. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Karga-tasak, etxebizitza hutsen gaineko zergari dagokionez

Cintruenigoko Udalak, 2021eko uztailaren 7an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea etxebizitza hutsen gaineko zergari dagozkion karga-tasak.

Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2021ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27koan, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Orain, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da. (I. eranskina).

Cintruenigon, 2021eko irailaren 13an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

I. ERANSKINA

Etxebizitza hutsen gaineko karga-tasak

100eko 0,25 lehen urterako.

100eko 0,75 bigarren urterako.

100eko 1,50 hirugarren urterako eta hurrengoetarako, etxebizitza Etxebizitza Hutsen Erregistroan jasorik egon bitartean.

Iragarkiaren kodea: L2113590