226. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGOZKUE

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Egozkueko Kontzejuak, 2021eko maiatzaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, iragarkia jendaurrean jarri zen iragarki-taulan, eta 2021eko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an, hamabost egun balioduneko epean interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 271. artikuluan ezarrita dagoenarekin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez.

Aurreko epea igarota inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik, bat etorriz aipatutako foru legearen 202.3 artikuluan xedatua dagoenarekin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez.

Aurrekontua betearazteko oinarriak interesdunen eskura daude Kontzejuaren idazkaritzan.

Jakinarazten da aurrekontuaren behin betiko onespen honen aurka aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako errekurtsoak.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 10.100,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 300,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.540,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 561,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 500,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 1.800,00 euro.

Gastuak, guztira: 17.801,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 280,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.960,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 12.561,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 17.801,00 euro.

Egozkuen, 2021eko irailaren 14an.–Kontzejuko burua, Iñaki Muñoz Oroz.

Iragarkiaren kodea: L2113823