226. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

34/2021 EBAZPENA, irailaren 16koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Berbintzanako balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 3ko 25/2021 Ebazpenaren bidez, Berbintzanako balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.

2021eko irailaren 7an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Berbintzanako balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2021eko irailaren 7ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.–Berbintzanako balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzeko agintzea:

https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx

Bosgarrena.–Ebazpen hau Berbintzanako Udalari igortzea, onetsitako balorazio txostenaren kopiarekin batera.

Iruñean, 2021eko irailaren 16an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2113841