226. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Udalbatzako kideen ordainsariak

Lanzko Udalak, 2021eko irailaren 10ean egindako bilkuran, besteak beste erabaki zuen Udalbatzako kideei konpentsazioa ordaintzea karguan aritzeagatik, jarraikiz Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiren uztailaren 13ko 140/2021 Ebazpenari, haren bidez onesten baita 2021eko ekitaldian jaso beharreko zenbatekoa ematea eta abonatzea. Hala, aho batez onetsi zen honako hau:

1. Alkatearentzat ezartzea, urtean, 4.824,49 euroko kalte-ordaina edo konpentsazioa, edo aurreko ebazpenean esleitutako zenbatekoaren %40, karguaren betebeharrak betetzeko, hots, joateagatik udalera, osoko bilkuretara, kide anitzeko organoetako batzordeetara eta bileretara. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga).

2. Zinegotzi bakoitzarentzat ezartzea, urtean, 1.809,18 euroko kalte-ordaina edo konpentsazioa, edo aurreko ebazpenean esleitutako zenbatekoaren %15, karguaren betebeharrak betetzeko, hots, joateagatik osoko bilkuretara, kide anitzeko organoetako batzordeetara eta bileretara. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga).

3. Halaber, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie udalkideei, behin horiek justifikatu eta behar diren fakturak aurkeztu ondoren.

4. Erabaki honek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

5. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5. artikuluarekin (lege horrek hizpide ditu Toki Araubidearen Oinarriak).

Lantzen, 2021eko irailaren 10ean.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2113564