226. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Interesdunak epatzea, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 11n emandako 128/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan. Ebazpen horren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen, honako kidego hauetako irakasle funtzionarioentzako estatu-eremuko lekualdatze-lehiaketarako deialdiaren barrenean: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak eta irakasleak, musikako eta arte eszenikoetako katedradunak eta irakasleak eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak.

Iragarki honen bidez jakinarazten da Leire Zabalza Alemanek gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, ebazpen honen aurka: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 11ko 128/2021 Ebazpena, zeinaren bidez dei egiten baita irakasle funtzionarioentzako estatu-eremuko lekualdatze-lehiaketara: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak eta irakasleak, musikako eta arte eszenikoetako katedradunak eta irakasleak eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hizkuntza eta Literatura espezialitatean (gaztelaniaz) interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2021eko irailaren 14an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2113638