127. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 3a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

498E/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana. Honen bidez, finantzaketa publikoari lotuta dauden eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek agintzen dituzten tratamendu medikoei atxikitzen laguntzeko diren laguntzak arautzen dira.

189/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 15ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, 2017-2018 kanpainarako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten duena.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

901/2017 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, aldaketa egiten da laguntza berezien balorazioan eta kontzesioan aplikatu beharreko kontzeptuak, baldintzak, gehieneko zenbatekoak eta prozedura ezartze aldera Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 9an emandako 3422/2005 Ebazpenaren eranskinaren 8.2 idatz-zatian.

156/2017 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, bi prestakuntza beka ematen dituena Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko.

Laburpena, ekainaren 16an emandako 26E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaien diru-laguntzaren araubidea ezarri da, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruaren arabera.

1.7. BESTELAKOAK

77/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoari dagozkion ondare erantzukizuneko prozedurak instruitu, tramitatu eta horien gaineko ebazpen proposamena egiteko mandatua Ondare Zerbitzuari esleitzeko baimena ematen duena.

1490/2017 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 112/2017 zenbakiko prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Luis María Sola Igual jaunak jarri zuen, AFAPNAren izenean.

135E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Murietako udal-mugartean hodi zentrifugatuak fabrikatzeko dagoen instalazioaren aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra Schmidt-Clemens Spain SA da.

140E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Fontellasko udal-mugartean zerri-aziendaren instalazioaren Ingurumen baimen integratua eguneratzen duena. Instalazioaren titularra Mayor Oñate SL da.

146E/2017 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendariak emana, Beraskoaingo udal-mugartean umetarako zerramen instalazioaren aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra Granja Belascoáin SL da. Aldaketaren xedea hauxe da: 26 zenbakiko nabe berria eraiki, 22 zenbakikoa aldatu eta 4 zenbakiko nabeko jarduera uzteko proiektua gauzatzea; hortaz, instalazioak eta jardueraren garapenak Ingurumen baimen integratuaren kasuan kasuko espediente administratiboetako baldintzak bete beharko dituzte, eta, edozein kasutan, ebazpen honen eranskinean agertzen diren baldintzak.

154E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen zaio proiektu honi: ikerketa zundaketak kokatzea eta sarbideak egitea Urkilon, Esteribarko udal-mugartean (Eugi). Sustatzailea Magnesitas Navarra SA da.

155E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena honako hauetarako: Elizondo-Oronoz aireko BTA linea aldatzeko eta Anitzen, Baztango udal-mugartean, Gananea izeneko transformazio zentroa egiteko proiektua. Sustatzailea Iberdrola DESAU da.

156E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Iberdrola DESAUk eskatuta, Erratzuko (Baztan) Untxide auzoan behe tentsioko aireko linea bat eraikitzeko hasitako espedientea iraungia dela deklaratzen duena.

247E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena Azkoiengo udal-mugartean alpapa deshidratatzeko dagoen instalaziorako. Titularra Navarro Aragonesa de Forrajes SA da.

254E/2017 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena Carcarko udal-mugartean oilo-zirina prozesatzeko eta konposta ekoizteko plantaren instalazio baterako. Instalazioak eta jardueraren garapenak Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agirietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, edozein kasutan, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak. Instalazioaren titularra Redondo-Izal SL da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, informatikako teknikariak aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak egiteko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

2/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

GOIZUETA

Aurrekontuak orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa. Onespena

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea. Behin betiko onespena

TUTERA

Aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

ULTZAMA

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Hasierako onespena

ATARRABIA

2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y POLÍTICA FINANCIERA

Anuncio de enajenación mediante adjudicación directa de bien inmueble