1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, ekainaren 16an emandako 26E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaien diru-laguntzaren araubidea ezarri da, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruaren arabera.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 351737.
Lehena.–Onuradunak.
Betebehar hauek betetzen dituzten sindikatuek jasotzen ahalko dituzte diru-laguntzak:
Dagokion urteko deialdian adierazitako moduan eta epean aurkeztea eskaera.
Langileen ordezkariren bat edo Enpresa Batzordeko edo Langileen Batzordeko kideren bat lortu izana.
Bigarrena.–Xedea.
Diru-laguntzaren helburua da sindikatuen berezko interes sozialak sustatzen eta, bereziki, enpresetako langileen eta Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen lan-baldintzak hobetzen laguntzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
26E/2017 Foru Agindua, ekainaren 16koa. Honen bidez, sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaien diru-laguntzaren araubidea ezartzen da, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruaren arabera.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
800.000 euro, 2017ko Gastuen Aurrekontuko “Sindikatuentzako transferentziak, haien ordezkaritasunaren arabera” 810012 81500 4819 494108 aurrekontuko partidaren kontura.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
2017ko uztailaren 1etik 31ra, biak barne.
Iruñean, 2017ko ekainaren 16an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.
Iragarkiaren kodea: F1708167