127. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1490/2017 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 112/2017 zenbakiko prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Luis María Sola Igual jaunak jarri zuen, AFAPNAren izenean.

Luis María Sola Igual jaunak, AFAPNAren izenean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du martxoaren 22ko 19/2017 Foru Dekretuaren kontra. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluekin bat, epaitegiak eskatu du espediente administratiboa igor dakiola eta kasuan kasuko epatzeak egin daitezela.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 112/2017 zenbakiko prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Luis María Sola Igual jaunak jarritakoa da errekurtso hori, AFAPNAren izenean.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari igortzea, eta Luis María Sola Igual jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko ekainaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1707652