127. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Aurrekontuak orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa. Onespena

Goizuetako Udalak, 2017ko ekainaren 21ean egindako bilkuran, aipatutako ekonomia eta finantza plana onetsi zuen, 2016ko likidazioari dagokiona.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez bertze deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, toki korporazioak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Goizuetan, 2017ko ekainaren 26an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1707977