2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2017ko ekainaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuterako Udalaren eta haren mendeko entitate eta erakundeen 2017ko plantilla organikoaren aldaketa, eta plantilla organikoa betearazteko arau osagarriak, aldaketa horren ondorio baitira.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa (plantilla organikoari partzialki eragiten dio) Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta legezko determinazioak bete daitezen.
Tuteran, 2017ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1708008